Zum Hauptinhalt springen
Umbreit Logo

Zer egin Miranderekin?

Cover von Zer egin Miranderekin?

eBook - Patrika

Leoné, Santi/Dolhare, Katixa/Bereziartua, Gorka

ALBERDANIA

8.99

(inklusive MwSt.)

Verfügbarkeit: Lieferbar

Zusatztext

Diskriminazioen aurkako borroka areagotu den garaiotan, kezka sortu da, zer egin behar den jokabide gaitzesgarria daukan idazlearekin: bere obra zentsuratu, irakurtzen segi? Jon Mirande izango da euskal literaturan idazle polemikoaren paradigma, idatzi zituen gauzengatik, baina are gehiago agian pentsatzen zituenengatik. Jaio zenetik ehun urtera, Santi Leoné, Katixa Dolhare eta Gorka Bereziartua ahalegindu dira galdera horri ¿Zer egin Miranderekin?¿ erantzunak ematen, ugariak, desberdinak, oinarrituak; guztiak ere, segur aski, galdera berriak ekarriko dituzten erantzunak.

Autorenportrait

Santi Leoné Puncel (Iruñea, 1972) Bi saiakera eta ipuin liburu bat argitaratu ditu: Euskal Herri imajinario baten alde (Elkar, 2008), Euskal Herria 19. mendeko bidaia-liburuetan (Alberdania, 2009) eta Liztor mutanteak (Susa, 2022). Hainbat itzulpen ere egin ditu. Tarteka, prentsan kolaboratzen du. Katixa Dolhare Zaldunbide (Ezpeleta, 1982) Literaturan doktore, frantses eta euskara irakasle da, bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. Sorkuntza testu batzuk plazaratu ditu (Biribilgune, Elkar, 2012) eta iritzi-kronikak eskaintzen (Berria, Argia, Euskal Irratiak). Ikerketan ere ari da. Gorka Bereziartua Mitxelena (Hernani, 1984) Kazetari kultural gisa egin zen ezagun Argian eta Ez gara neutralak (2019) saiakeran hedabide horren filosofia aztertu zuen. Literaturan, Kevin Heredia idazle kolektiboko kide gisa, Hor hago, Kevin? (Meettok, 2010) nobelaren egileetako bat izan zen. Egun, doktorego-tesia egiten ari da EHU eta UPPA unibertsitateetan.

Weitere Details

Erschienen: 16.11.2025

Umfang: 98 S., 0.23 MB

Sprache: BAQ

ISBN/EAN: 9788498689594

Umbreit-Nr.: 8310257

Der Umbreit-Newsletter

Jetzt anmelden und immer über Angebote, Neuigkeiten und Aktionen informiert bleiben.