Detailansicht

Tximeleten eternitatea

eBook
ISBN/EAN: 9788498685374
Umbreit-Nr.: 8711561

Sprache: Keine Angabe
Umfang: 160 S., 0.53 MB
Format in cm:
Einband: Keine Angabe

Erschienen am 03.02.2020
Auflage: 1/2020


E-Book
Format: EPUB
DRM: Nicht vorhanden
€ 7,49
(inklusive MwSt.)
Sofort Lieferbar
  • Zusatztext
    • "Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe. "Sufrikarioen azkeneko urtea da", esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara". Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, "kanpoko munduaren" burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz. Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera eta argirantz egiteko gaitasunaz. Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.
  • Kurztext
    • &quote;Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe.&quote;Sufrikarioen azkeneko urtea da&quote;, esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara&quote;. Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea,&quote;kanpoko munduaren&quote; burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz. Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera -eta argirantz- egiteko gaitasunaz. Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.
  • Autorenportrait
    • SANDRA LABASTIE 1969an jaio zen, eta Biarritzen bizi da. Muturreko heziketa erlijiosoa jasan eta gero, Hizkuntzalaritza ikasi zuen (París IV Sorbonne) eta Erlijioen Historia (École Pratique des Hautes Etudes). 1993an Errusia eta Kazakhstanera joan zen, sobietar sistemaren ondorengo kaosean, pentsamolde baten desegitea aztertzeko. Gero, albistari eta itzultzaile gisa jardun du. Bost eleberri (horien artean, Petite anthropologie du pied, 2010; Nous n'irons pas à Hollywood, 2006, eta Le rire de l'esclave, 2004) eta irratirako lau obra idatzi ditu. Sorkuntzarako bi beka jaso ditu, Frantziako Liburuaren Zentro Nazionalak emanak. Eleberri hau 2015eko Frantziako Irakurleen Sarirako hautatu zuten.